Skip to content

Nor gara

Oiartzungo Energia Berriztagarrien Komunitatea gara.

Argitturri Kooperatiba Sozietatea

Energia sektorean eredu publiko komunitarioa bultzatzeko asmoz sortu genuen Kooperatiba, bi helburu hauekin. Batetik, energia berriztagarriak bultzatzea erregai fosilen ordez, ingurumenari eta herritarrei onurak ekar diezaizkien proiektuak bultzatuz, garapen soziala bi hauen errespetuan oinarritu dadin. Bestetik, herritarron parte hartzea bultzatu energiaren alorrean. Gaur egun energia sektoreak duen garrantzia kontutan hartuta, erabaki ahalmena herritarron esku egon danin sortu genuen kooperatiba, kanpo empresen interesetik eta hauen esku hartzetik hurrun.

Iadanik proiektu bat martxan dugu Haurtzaro Ikastolako jangelan 95KWko instalazio fotoboltaiko bat martxan jarri genuen 2025 urtean, herritar, elkarte eta enpresa ezberdinak parte hartzen dute bertan. Hemendik aurrera ere proiektu berriak martxan jartzeko lanean gabiltza, iadanik ehundik gora bazkide gara. Instalazioez gain, energia kontsumoa murrizteko aholkuak eta ekimenak egiteko asmo irmoa dugu ere.